Urtebete egin dau Gernika Rugby Taldeak Ohorezko mailan. Azken partidua 29-23 irabazi deutso Salvador liderrari, baina ez da nahikoa izan. Etxeko lehen garaipena beranduegi heldu da. La Vilagaz bardinduta gelditu arren, puntuka, gernikarrak jatsi egin dira. Datorren denporaldian, Ohorezko B mailan jokatu beharko dabe.