Ogasun sailak Bizkaiko hainbat gasolindegiri erregaia merketzearen truke aurrerakinak ordaindu deutsez. Erregai litroko 20 zentimoko beherapena orekatzeko Bizkaiko gasolindegietatik egindako 40 eskari onartu dauz Foru Aldundiak. Beherapenen dekretua Espainiako gobernuak egin dau eta gasolindegiei konpentsazinoak emotea BFAri jagoko. Gasolindegien eskakizunak asetzeko Ogasun sailak guztira 5,9 milioi euro ordaindu dauz.
Onuradunen artean Algorta eta Berango arteko Getxo-Gaso gasolindegia dago. Hango ugazabak, Alaitz Goñik, esan deusku diru hori eurentzat ezinbestekoa dala. Gasolindegiak Espainiako gobernuagaz oso hasarre dagoz sistema barrira egokitzeko egun bi baino ez dabezalako euki eta sistema informatikoek buruhauste ugari emon dabezalako.