Imanol Pradales (BFA): "Kamioientzako bidesari barriak udagoienerako prest egongo dira"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2022ko api. 29a, 12:25

Bizkaian hiru tona t'erdi baino gehiagoko kamioiek udazkenetik aurrera bidesaria ordaindu beharko dabe. Gaur egun doakoak diran hainbat errepidetan jarri nahi dabez arkuak; helburua, trafikoa ahalmen handiko errepideetara bideratzea, ordainpeko autobideetara eta bestetik, kutsatzen dauenak ordaindu dagiala. Asmoa faseka hastea da, eta lehenengo eskualdea Arratia izango dala esan deusku Imanol Pradales azpiegituretarako foru diputaduak "Goizeko Izarretan" saioan. 

Foru proiektua Batzar Nagusietan dago orain. Eurei jagoke eztabaidatzea eta ahal bada, hobekuntzak egitea. Uda baino lehen onartuko dalakoan dago diputadua eta udagoienerako sistema guztia prest izatea itxaroten dabe. Bizkaiko kamioilariei bonifikazinoak emotea ezinezkoa izango dala aurreratu dau Pradalesek bere berbetan Europak zehazki galarazoten dauen neurria dalako. Lurraldeko kamioilariei laguntzak emoteko fiskalidadean eta ibilgailuen digitalizazinoan oinarrituko dirala esan deusku.  

Errekaldeko sahiesbideaz, errekaren azpiko tunelaz eta Durangaldeko bidegorriez be berba egin dogu Imanol Pradalesegaz. 

Osorik irakurri