Etor Arza (BCAM): "Kriptografiari esker deien pribadutasuna bermatzen da"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2022ko api. 29a, 12:00

Matematikek Eguneroko Bizitzan daukien garrantzia ezagutu ahal da atzotik Bilbon dagoan berbaldi ziklo barri baten. Matematikak zabaltzea da hitzaldi ziklo honen helburu nagusia eta atzo Bidebarrieta liburutegian kriptografiaren ganean egin eben berba. Etor Arza matematika aplikatuen Euskadiko zentruko ikerlaria da. 

Maiatzaren 5ean inteligentzia artifiziala aztertuko dabe. Maiatzaren 12 eta 19an be izango dira hitzaldiak eta ziklo hau edonorentzat dala esan deusku BCAMeko ikertzailea Etor Arzak.

Osorik irakurri