Biologoa da izatez Imanol Agirre Sarabia. 2019. urtean hasi zan Instagram sarean berak idatzitakoak argitaratzen. Valentziako argitaletxe batek proposatuta, paperean kaleratzea erabagi eban orain urtebete. Aurreko hilean aurkeztu eban "Akresale" Durangon eta oraintsu, Valentzian be aurkeztu dau. Mikroipuin eta olerkietan, itsasoagaz lotutako kontuak dira nagusi, batzuk berari gertatutakoak eta beste batzuk fikziñozkoak.