Igor Unanue: "Software batzuk igerri be egin barik sartu leikiez gure telefonoetan"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2022ko mai. 4a, 13:45

Pegasus auziaren harira Igor Unanue S21SEC zibersegurtasun enpresako zuzendaria izan dogu goizean Bizkaia Irratian. Sistema asko dagoz Pegasusen antzekoa. Normalean gobernuek erosten dabez eta enpresa batzuen esku lotzen da programa horreen erabilerea. 

Pegasus espioitza software sistemea edo antzeko beste edozein espioitza sistema, igerri be egin barik sartu leikie gure mugikorretan.
Normalean ez ginake konturatuko S21SEC zibersegurtasun enpresako zuzendariaren esanetan. Gure telefonoa babesteko moduak daukaguz, programa bereziak hain zuzen. Zibererasoakaz enpresak be arduratuta dagoz, kasu honetan, helburua dirua ataratea izaten dala argitu deusku Igor Unanuek. 

Osorik irakurri