Turismo aldetik Aste Santua ona izan da Bilborentzat. Maiatzerako eta udarako aurreikuspenak be onak dira Joseba Goirigolzarri Destino Bilbaoko zuzendariaren esanetan. Bataz beste uriburura datozan turistek bi gaba egiten dabez, hiru egun.
Loiuko aireportuan konexinoak berreskuratzen joatea, eta konexino barriak lortzea ezinbestekoa da sektorearentzat. Momentu honetan Heathrow eta Turkiako konexinoa lortu gurean dabilz. Batez be gastronomiak erakarrita heltzen dira turistak. Baina kultur eskaintza be kontuan hartzeko modukoa dala esan deusku Goirigolzarrik. Eta futbolak be eragina daukola.