Gaurtik domekara bitartean Durangoko Landakogunean Berdeago Energy azokea egingo dabe. Energiagaz lotuta, hainbat erakusle batuko dira, baztuk Euskal Herrikoak eta beste batzuk penintsulatik etorritakoak.
Azokan ezagutu ahalko dan ideia barritzaileetariko bat haize energia urbanoagaz lotutakoa izango da. Berdeago azokako antolatzaileetariko bat Diana Garcia "Goizeko Izarretan" saioan izan dogu. Garciaren eretxian enpresen artean kontaktu ugari egiteko erea emoten dau Berdeagok. Maiatzaren 12tik 15era bitartean bestalde nekazaritza ekologikoa eta iraunkortasuna oinarri izango dauzen Nature atalaren sasoia izango da. Hitzordu horretan gastronomiak protagonismo handia izango dauela esan deusku Diana Garciak.