Leioako blues seikoteak kalean dauka bere lan barria: `Coming Home´. 18 urteko ibilbidean hamargarren diskoa. Alain Sancho taldekideak esan deuskunez ez eben itxaroten honaino iristea. Saxojoleak gaineratu deuskunez, Travellin´ Brothers taldea gogotsu dago, bidaian bueltetako, diskoa zuzenean aurkezteko... Madrilen, maiatzaren 14an eskainiko dabe girako lehenengo kontzertua. Eta hilaren 28an Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko dabe `Coming Home´.