Europa Bakean eta Batuta egotearen garrantziaz eztabaidatu dabe gaur Gasteizen, Legebiltzarrean egingo daben jardunaldian. Europaren Nazinoarteko Eguna ospatzen da gaur eta Estonia, Lituania eta Ukrainaren ikuspegitik jorratuko dabe gaia. Jardunaldian Eurobasqueko burua, Irune Zuloaga izango da. Gaur "Goizeko Izarretan" Zuloagagaz batera Europaren sorrerea gogoratu dogu.
Gaur egun bizi dogun krisia dala eta, Errusiak Ukrainaren aurka hasitako inbasinoak 75.eguna bete dau gaur. Europak Errusiari erregaia erosteari uko egingo deutsola emoten dau. Enbargoa egongo da azkenean. Hori gertatzen bada, Europako estaduek erregaia alkarbanatu beharko dabe, eta horrek batasun irudia areagotu egingo dau.
Europaren etorkizunari begira, COFOE biltzarra gaur amaituko da. Herritarrek eurek egindako 49 proposamen nagusi emongo jakez Europako agintariei. Migrazinoaz, aldaketa klimatikoaz eta eraladaketa digitalaz lotutakoak. Esukadin be proposamen batzuk landu dirala gogoratu deusku Irune Zuloaga Eurobasqueko zuzendariak.