Bilbon Errekaldeko zubibidearen auzia lehenbailehen konpontzeko eskatu dau EHBilduk. Errekaldeko bizilagunek urteak daroez zubibidea kendu dagien eskatuz, baina egunokaz Aldunditik argitu dabe, momentuz proiektua ez dala gauzatuko. Bilboko Udalak Aldundia behartu beharko leukela uste dau Jone Goirizelaia EHBilduko Bilboko zinegotziak.
Azken asteetan bi pertsona hil dira kalean, Bilbon. Etxebakoen egoeraz Jone Goirizelaiari EHBilduren Bilboko zinegotziari itaundu deutsogu.
Plan integral bat behar dala esan deusku Goirizelaiak.
Bestalde asteburuan Bilbon, Israelgo saskibaloi talde bateko jarraitzaileek eragindako istiluak dirala eta, segurtasunean izandako akatsak edo hutsak dirala eta, galderea bideratu dau EHBilduk. Bilbon seguridade itun bat onartu eben talde politiko guztiek, eta atal baten holako ekitaldietarako planifikazinoa, antolaketea zehazten da. Itun horretan zehaztutakoa ez zan bete Goirizelaiaren esanetan.