Bertsoaren inguruan dabilzan emakumeak batzea lortu nahi dabe. Jone Narbaiza, Bizkaiko Bertsozale Alkarteko koordinatzaileagaz berba egin dogu honetaz "Goizeko Izarretan" saioan. Egun osoko egitaraua prestatu dabe. Poteo bategaz hasita, bazkaria eta bazkalostean, bertsio saio handi bat egingo dabe. 12 bertsolarik eta 3 gai jartzailek hartuko dabe parte.
Maiatzaren 28an barriz, Larrabetzun Bertsozale Eguna ospatuko dabe. Eta baita Bizkaiko eskolarteko txapelketearen finala. Euskal Herriko Bertsolaritza Txapelketeari Getxon emongo deutse hasierea, irailean eta finala aurten Iruñean izango da. Azken urteetan finala Bizkaian jokatu da, Nafarroara eroatea positiboa izango dala esan deusku Narbaizak.