Zapatu-domekan egingo dabe Bizkaiko Trainerilla Txapelketea Ondarroan. Etxekoak dira faborito emakumeetan. Lilgan eurak izan dira nagusi. Deustu eta Elantxobe izango dira aurkari nagusiak. Nahia Badiola arraunlariak esan deuskunez, ikusi egin beharko da ze maila emoten daben. Gizonetan, Bermeo izan da indartsuena ligan.