Lurdes Imaz (EHIGE): "Hezkuntza saila jantokietako katering enpresen eskaintzarik merkeena lehenesten dabil"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2022ko mai. 13a, 11:55

Jangeletan aldaketa asko egin behar dirala uste dau Lurdes Imaz EHIGEko koordinatzaileak. Batez be sukalderik bako hezkuntza zentroetan dagoan jantoki ereduan jarri dau azpimarra. 

Hezkuntza saila eredu alternatiboa aztertzen dabil, eta Lurdes Imazek berak esan deusku, Italian ibili dirala eurak, hango eredua gertutik ezagutzeko. Udalek kudeatzen dabe ikastetxeetako jangelak. Hezkuntza legerako adostutako dokumentuan esaten danaz eta bagilaren 5ean Bastidan ospatuko dan Eusko Eskola Publikoaren jaiaz be galdetu deutsagu Lurdes Imazi. 

Osorik irakurri