Aitor Esteban (EAJ): "Andueza jauna ergelkeria asko esaten dabil. Ia nekatzen garen danok"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2022ko mai. 16a, 10:45

Abortoaren Legearen zirriborroa bihar ministroen kontseiluan eztabaidatuko dabe. 16 urtetik gorakoek ez dabe behar izango gurasoen baimenik haurdunaldia eteteko. EAJk honen alde egingo dauela iradoki dau Aitor Estebanek gaur "Goizeko Izarretan" irratsaioan. Estebanek txarretsi dau EAJk proposamen honen barri ofizialik ez izatea eta proposamenean aitatzen diran beste gaiak aztertuko dabezala zehaztu dau. 

Ikusentzunezkoen Legearen tramitazinoan akordua berbatu dabe Sanchezen gobernuak eta EAJk. Aitor Estebanek azaldu deuskunez komunikabideen esparruaren tokian tokiko kontrola bermatzeko konponketa batera heldu dira. Bestalde eskumenei buruz galdetuta legegintzaldia amaitu orduko gitxienez trasferentzia bat bermatuko dala zehaztu dau. 

Felipe VI.ak eta Juan Carlos I.ak telefonoz edukitako alkarrizketeari buruz galdetuta diputadu jeltzaleak dino Abu Dhabira joan barik be telefonoz berba egiteko aukerea egoala eta horrek harritu dauela. Edozelan be Juan Carlos I.aren jokaeren inguruko lotsea ez dala kenduko Espainiara jan ala ez joan.        

Eneko Anduezak asteburuan jeltzaleei egindako kritikei erantzunda Estebanek adierazo dau PSE-EEko burua ergelkeriak esaten dabilela eta lasaiago ibilteko eskatu deutso. 

Osorik irakurri