"Akabo!" Leioako Umore Azokan ikusi ahal izango da lehenengoz eguen honetan. Gizarte-gaiak jorratzen jarraitzen dau Barsantik oraingo honetan be. "Kale Gorrian" izenekoan etxegabetzeak izan ziran gai nagusi eta oraingoan, suizidioa. Pako Revueltas da lan barriaren zuzendaria eta aktoreetariko bat Aritza Rodriguez eta Juanjo Oterogaz batera. Leioan eskeini ostean, irailera bitartean hainbat herritan eskeiniko dabe.