Ondarroako araun elkarteak bandera bi eskuratu ebazan aurreko astegoienean Ondarroan jokatutako Bizkaiko traineru txikien txapelketan. Gazte mailan, ondarrutarrek hamar segunduko aldea kendu eutsoen bigarrenari, Kaikuri, eta 30 segundu Isuntzari, hirugarren sailkatuari. Nagusien mailan, etxeko ontzia jaun eta jabe izan zan estropada hasieratik eta minutu erdiko aldea kendu eutson bigarren sailkatuari, Deusturi. Eneko Azkarate da Ondarroako emakumezkoen entrenatzailea eta beragaz egin dogu berba Jokoan tartean. (Argazkia, Bermeoko arraun argazkiak web orritik hartutakoa da)