Pasa dan asteburuan gertatu da eta zoritxarrez holako erasoak larregi errepikatzen dabilz azkenaldion. Gasteizko Ikusgune Behatokitik dinoe azken lau urtean erasoak hirukoxtu dirala. Gaur LGBTIfobiaren aurkako nazinoarteko eguna da. EHGAM erta GEHITU gorroto diskurtsoaren hedapenaz eta komunikabideek kolektiboaren aurkako erasoei emoten deutsien trataeraz kezkatuta dagoz. GEHITUtik gay, lesbiana eta trans kolektiboa babesteko lege barri bat eskatu dau. Lege horrek funtzino pedagogko bat izan beharko leuke fobia honeei guztiei aurre egiteko.
Bestalde EHGAMetik dinoe komunikabide batzuk biktima batzuk estigmatizau gura zian dabezala eta ligetako dagozan aplikazinoen aurka be egin dabela. Interpretazino eta erbailera horreek guztiak lekuz kanpo dagozala uste dau EHGAMek.
Hezkuntza zentroetan irakasleek armairutik urteteak daukan garrantziaz berba egin dogu gaur "Goizeko Izarretan" Kepa Blazquez irakasleagaz. Eskoletan gero eta formazino gehiago emotearen alde dago bera. Irakasle gay, lesbiana eta trans-en ikusgarritasunaz egin deusku berba. Ikasleentzat gero eta erreferente gehiago izatea, hobeto dala uste dau Blazquezek. Joera sexualei buruz ikasleei berbarik ez egiteko eskatzen daben gurasoei be erantzun deutse. Eskoletan emoten dan sexu heziketea dala eta, gero eta formazino gehiago emotearen alde dago Kepa Blazquez irakaslea.