Asier Etxebarria: "Baserriak zaharbarritzeko sektorean profesional asko falta dira"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2022ko mai. 18a, 00:00

Eraikuntzan langileak falta dira, eta baserrien zaharbarritzeaz arduratzen dan sektorean falta hori gehiago igerten dala esan deusku Baserrigintza izeneko enpresatik Asier Etxebarriak. Baserrien zahar barritzeaz arduratzen dira Baserrigintza familia enpresan. Baserriak, dorretxeak, etxe historikoak konpontzen dabez. Gaur egun baserri bat erabarritzen danean, bizitzeko izaten da, eta ez baserriaz -baserriko lanetaz bizitzeko.

Ez dago formazinorik lan berezi hau egiteko eta honen ondorioz profesionalen faltea agerikoa da. Kanpoko langile asko dago sektorean, eta hori igerri egiten da. Bakotxak bere ohiturak daukozalako, eta hemengo ohiturak ezagutzen ez dabezalako.

Osorik irakurri