Abortoaren Lege barrituak andrazkoen kontratazinoan edo kontratuen barritzean oztopoak eragin leikezala esan deusku gaur "Goizeko Izarretan" LAB sindikatuko idazkarei nagusiak. "Ez leuke izan beharko baina lan eredua eregita dagoan moduan oztopo bat izan daiteke. Lan munduan dagoan emakumeen prekariedadea agerikoa da eta ikusi beharko da zentzu horretan zer eragin edukiko dauen".
Elkarrizketa sozialaren mahaian langileen eguneroko lan baldintzak hobetzeko aukerarik ez dagoala uste dau LABek. Hori bai beste organu batzutan parte hartzeko edo parte hartzea areagotzeko prest agertu da, besteak beste Osalanen, Lanbiden edo Lan Harremanen Kontseiluan. Gai honen harira Idoia Mendia sailburuak esandakoa positiboegia dala uste dau Garbiñe Aranburuk.
LAB sindikatuak hamargarren biltzar nagusia egingo dau ekainaren 16 eta 17an kasu honetan Baionan eta Miarritzen izango da. Komite ejekubitoaren hautagaitzaren barri euki dogu, hamar emakumek eta 4 gizonek osatuko dabe. Proposamenak aurrera urteten badau koordinatzaile orokor bi izango dauz LABek: Garbiñe Aranburu eta Igor Arroyo. Estruktura barri horrek eragin leikenaz berba egin deusku Aranburuk.