Beñat Intxausti da Italiako Giroko maglia arrosa jantzi dauen Bizkaiko txirrindulari bakarra. Marino Lejarretak bikain ibili zan Giroan baina ez eban lortu sailkapen nagusiko lehen postuan egotea. Intxaustik egun baten bakarrik jantzi eban maglia arrosa. Hurrengo egunean erlojupeko luzea jokatu zan eta ezin izan eutson eutsi sailkapen nagusiko lehen postuan. Tropelean tartean euki dogu Beñat Intxausti.