Zezeiletik hona Ukrainako eta Errusiako presidenteei buruzko dozenaka albistek urteten dabe egunero. Vladimir Putinen eta Volodimi Zelenskiren irudia zehazten daben hainbat eretxi artikulo be irakurri doguz. Eurek biek euren agerraldi publikoak egiterakoan hautatu dabezan eskenatikoak be ez dira kasualidadez hautatu. Josu Amezaga Masa Komunikazinoan aditua da eta EHUko Kazetaritza fakultadeko irakaslea "Goizeko Izarretan" saioan eduki dogu asteon.
Putinen eta Zelenskiren komunikazino estrategiei buruz berba egin deusku. Errusian, AEBetan eta Europan komunikabide batzuei ezarri jaken zentzuraz be luze eta zabal berba egin deusku EHUko Kazetaritza fakultadeko irakasleak.