Apirilaren 28an zabaldu zan Durangoko Arte eta Historia Museoan "Picassotik Barcelóra" erakusketea. 23 artisten 35 lan dagoz ikusgai bertan. Antonela Montinaro izan da komisarioa. Orain arte jente askok ikusi dau eta harrera oso ona izan dauala esan deusku Garazi Arrizabalaga museoko zuzendariak. Baliabide mekanikoen bidez erreproduzidutako lan orijinalak ikus daitekez kronologikoki banatuta dagoan erakusketan.