Amorebieta futbol taldeak ez dau bigarren mailan jarraituko datorren denporaldian. Haritz Mujikaren taldeak galdu egin eban azken jardunaldian Cartagenaren zelaian eta jardunaldi baten faltan, urdinek galdu egin dabez maileari eusteko aukera guztiak. Jon Larrera presidenteak esan dau kolpe gogorra jaso dabela baina harro dagozala bigarren mailan egindako lanaz. Orain Ponferradinaren aurkako partidua irabazi gura dabe datorren astegoienean Lezaman zaleriari poztasun bat emoteko.