Egun birik behin pertsona batek bere buruaz amaitzen dau Euskadin. Jaurlaritzako Osasun sailak oraindik ez dauz emon 2021eko suizidioen datuak, baina Nafarroako gobernuak bai. Iaz, 58 suizidio gertatu ziran foru erkidegoan, aurreko urtean baino ehuneko 31 gehiago. Biziraun alkartean suizidio baten ondorioz senitartekoren bat galdu daben familiei laguntzen deutse eta Biziraun alkarteko Agustin Erkizia izan dogu gaur "Goizeko Izarretan".
Espainiar estaduan 024 telefono zenbakia jarri dabe martxan. “Bizitzeari Deitu. Deitu 024ra” lelopean estreinau dabe, eta Erkiziak egin dau berba eurekaz. Jasotako erantzunaren barri emon deusku. Aste honetan suizidioen prebentzinoari buruzko hitzordu bi dagoz. Lehenengoa bihar, Mungiako Torrebillela kultur etxean, goiz osoan zehar. Euskadin 2019tik daukagu suizidioa prebenitzeko estrategia integrala lortu danaz eta falta danaz azalpenak emon deuskuz Agustin Erkiziak.