Marcelino Garcia Toral ez da Athleticeko entrenatzailea izango hurrengo denporaldian. "Bihotzak jarraitzeko eskatzen eustan baina buruak erditik kentzeko" esan eban atzo San Mamesen eskeini eban prentsaurrekoan. Berba gozoak euki ebazan taldeko jokalarientzat. "Hogei urtetan inoiz aurkitu dogun giza-talderik onena da" nabarmendu eban Marcelinok. Athleticek entrenatzaile barria eukiko dau hurrengo denporaldian. Marcelinok 75 partidutan zuzendu dau Athletic, hamazazpi hilabetean. 28 garaipen, 26 bardinketa eta 21 partidu galdu ditu taldeak asturiarraren eskutik.