Bilboko ustezko hiltzailearen ikerketea atzerrira be zabaldu dabe. Kasu konplexua da eta Euskadin ez eze, adarrak beste leku batzutara be zabaldu dabezala esan deusku Josu Erkoreka EJko Segurtasun sailburuak. Ikerketeak aurrera jarraitzen dau eta Berme guztiakaz egiten dabilzala esan deusku Erkorekak. Ertzaintzarengan konfiantza izan behar dogula gaineratu dau.
Momentu honetan lau eskumenen transferentziak daukez mahai gainean Jaurlaritzak eta Espainiako gobernuak. Lehengoan Aitor Esteban diputadu jeltzaleak inoan Sanchezen legealdia amaitu orduko behintzat, transferentzia barri bat esku aldatzeko itxaropena eukala. Izan lei, baina zein izango litzateken aurreratzea gatx egiten jako Josu Erkoreka lehen lehendakariordeari.
Legealdiaren erdira helduta, Jaurlaritzan koalizino gobernuaren balorazino positiboa egin deusku Josu Erkorekak. Erakundeetan agintean dagozanek programea kudeatu eta zereginetan zentrau behar dirala esan deusku Erkoreka sailburuak. Jaurlaritzan orain arte balantzea positiboa da, bestekontu bat alderdien arteko tirabirak dira. Jaurlaritza horretan ez da sartzen.
Beste alde batetik, EHBildu Jaurlaritzagaz oso kritiko agertzen dan arren, legegintzaldi honetan lortutako akordioa zabal askotan koalizinoak parte hartu dauela gogoratu deusku Erkorekak.