Andeka Larreak “Pandemia y periferia. El vasquismo que no fue” bere azken liburua aurkeztuko dau gaur Bilbon arratsaldeko 19:30etan. Bertan M-15 mugimenduaren sorrerea aitatzen dau Podemos Euskadiko komunikazino buru izandakoak. Azken hamarkadan alderdi moreak Euskadin izandako garapena aztertu dau eta horren inguruko entsegu politikoa idatzi dau.
Orain beste mugimendu barri bat sortu gurean dabil Yolanda Diaz ministrea. Sumar izeneko mugimendua. Bertan korronteak baino gehiago balio daben pertsonak, ilusinoa dauken pertsonak batzeko aukerea egongo dala uste dau Andeka Larreak.