Idoia Mendia (EJ): "Kooperatibak Lanbideren administrazino kontseiluan sartzea aztertuko dogu"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2022ko mai. 25a, 11:40

Konfekoopek Euskal Enplegu Zerbitzuaren Legerako aurreproiektuaren tramitazinoa aprobetxau gura dau Lanbideren kontseiluan sartzeko. EJko Lan eta Enplegu sailburuak Idoia Mendiak azaldu deusku lege horren eraketan eztabaidatzeko kontua izango dala. Une honetan Lanbideko administrazino kontseiluan enpresentzako 5 jarleku dagoz eta bostak Confebasken esku dagoz. 

Dirusarreren Bermerako Errentaz (RGI) galdetuta lege barria adosteko akordu zabala gura dau Mendiak. Jaurlarritzak EH Bildu eta Elkarrekin Podemosen aldetik Lege Proiektuari buruz negozietako borondatea  antzemon dau eta horri ekingo deutsela zehaztu dau sailburuak. "RGIaren legea ez da beste lege bat, oso lege berezia da Jaurlaritzarentzat" gaineratu dau Idoia Mendiak.

Jaurlaritzan jeltzale eta sozialistek dauken akordio zabala azpimarratu dau Idoia Mendia bigarren lehendakariordeak. Azken aldian Eusko Alderdi Jeltzalearen eta PSE-Euskadiko Ezkerraren artean izandako adierazpenen inguruan itaunduta, Mendiak adierazi dau, adierazpen horreek alderdien arteko dinamika baten barruan sartu behar dirala.

Bestalde "Goizeko Izarretan" egin deutsagun alkarrizketan Kataluniaz, LAB sindikatuaren biltzarraz eta Yolanda Diazen Sumar izeneko proiektu barriaz galdetu deutsagu. 

 

Osorik irakurri