Bizkaian 2020tik hona hondakinen sorrerea ia %3 handitu da. Gero eta gehiago kontsumitzen dogu, eta kontsumitzen dogun hori plastikoagaz, kartoiagaz edo paperagaz batuta erosten dogu. Ekologistak Martxanen ustez administrazinoek esku hartu beharko leukie, hainbeste plastiko, kartoi eta paper erabili ez daiten. Joserra Otegi, Ekologistak Martxaneko kideak honi buruzko gogoeta egin deusku.
Birziklatzeko gaikako bilketaren tasea %51,2koa da Bizkaian. 2017an, ehuneko 50ekoa zan. Herritarrok badaukagu zer egin Joserra Otegiren ustez, baina batez be administrazinoaren ardurea da, jentea motibatzea; eta ondo egiten dauenari bonifikazinoren bat emotea.