Euskadiko apartamentu turistikoetan erreserben kopuruak gora egin dau. Bezeroak bueltan dirala esan deusku Asier Peredak, Aparture Euskadiko apartamentu turistikoen alkarteko buruak. Udan 2019ko kopuruetara itzuli eta kasu batzuan hobetuko dabezala azaldu dau. Hotelen erosotasuna eskaintzen dabe apartamentuek, eta gero eta aukera gehiago dagozala azaldu deusku. Aparture alkartean 700 apartamentu eta etxebizitza turistiko dagoz. Erabiltzaileen perfilari buruz itaunduta, gehienak, %70 atzerritarrak dira eta horreetariko asko estatubatuarrak.