2019tik ez da ohiko jairik ospatu eta Elantxobeko alkateak Patxi Egurrolak esan deusku jendea gogotsu dabilela eta ulertzeko modukoa dala.
Egun berezi honek udalari ardurea eragiten deutso eta dagoeneko antolakuntzarako batzarrak eukiten hasi dira. Elantxoben, neguan 200 biztanle inguru bizi dira baina udan 1.500era igaroten dirala esan deusku Patxi Egurrolak. Hondartzarik ez daukan herria da Elantxobe baina kotxe eta bisitari ugari jasoten dauz. Alkateak erakundeei egoera horri erantzun ahal izateko laguntzea eskatu deutse.