Bihotza Learreta: "Loiun zuzeneko hegaldia jarri dabenetik Egipto modan jarri da"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2022ko eka. 6a, 13:15

Udako oporraldiari begira, aurten jenteak kanpora urteteko gogoa dauka. Bezeroak urtarrilean edo zezeilan hasten dira bidaia agentzietan udarako informazinoa eskatzen. Horixe azaldu deusku Bihotza Learreta Gernikako HALCON Viajes-eko beharginak.

Aurten askok erabagi dabe Egiptora joatea. Bilbotik hegaldi zuzena dago eta horrek eragina daukala esan deusku Learretak, baina badira Karibera joatea gurago dabenak. Apurka apurka egoerea hobetuz doa, baina hala ere, pandemia aurreko datuetara ez dira heldu oraindik.
Bidaiak orain garestitu egin dira, bai hotelen kasuan eta baita hegaldiak kontuan hartuta.

Osorik irakurri