Prostituzinoari buruzko PSOEren lege proposamena onartu dabe. Adriana Lastra diputadu sozialisteak egin eban atzo proposamenaren defentsea. Legeak proxeneten kontra egin nahi dauela esan eban. Proposamenaren aldeko botoak 218 izan ziran, kontrakoak 37 eta abstentzinoak 68. EAJk eta EH Bilduk abstentzinoaren alde egin eben. Bi alderdiek dinoe testu barriak emakumeak babes gitxiagogaz izten dauzela. Andereak alkartea lege barrirako ekarpenak egiten ibili da. Eurak abolizionistak dirala esan deusku Isabel Iraurgik "Goizeko Izarretan" saioan.
Legea herren geratzen da Andereak taldearen ustez. Iraurgik uste dau emakumeei ez jakela alternatibarik eskaintzen eta Andereak taldea lege integral baten alde agertu da. Europako beste herrialde batzutan daukiezan ereuduei buruz itaunduta, Suediakoaren alde agertu jaku Iraurgi, abolizionistea dalako. Bestalde Alemaniako ereduaren kontra agertu da. Alemanian dagozan makro-prostibuloen kalteei buruz berba egin deusku.