Euskal Herrira etorritako iheslari batzuk Ukrainara itzultzen hasi dira. Jaurlaritzaren arabera ezinezkoa da jakitea zenbat lagun bueltau diran.
Baina momentu honetan itzultzen dagozanak, heltzen diranak baino gehiago dirala esan deusku Bizkaiko Gurutze Gorriko buruak Victor Gutierrezek.
Zezeilaren amaieran hasi zan Ukrainako gerrea eta ordutik, 2.800 errefuxiaduk nazinoarteko babesa tramitau dabe Euskadin. Hainbat alkarte eta boluntario dabilz lagun horreei laguntzen. Lehenengo laguntza hizkuntzarena dala azaldu deusku Victor Gutierrezek, eta gero laneratze bidean be laguntzen deutsela, baina horretarako zailtasunak daukiez. Ukrainan unibersidade gradua ataratako asko tabernetan edo supermerkaduetan lanean dabilzala gaineratu deusku.