Iker Motx pailazoak ikuskizuna eskainiko dau Belendizko jaietan, bagilaren 25ean. Pasa dan asteburuan Bermeoko Kafe Antzokian izan da Iker Gonzalez Libano “Motx” pailazoa. Pirritx, Porrotx eta Marimototsen jarraitzailea da Motx pailazoa. Euren proiektuagaz bat egiten dabela esan deusku Iker Gonzalez Libanok. Formato txikiko ikuskizuna eskaintzen dau Motx-ek, 55 minutu ingurukoa eta balore ezbardinak lantzen dauz ikuskizunean; gai nagusia, laguntasuna da.