Bizkaiko Traineru Txapelketea denboraldia hasi aurretik jokatu da aurten. Gizonetan ez da egon ezustekorik. Urdaibaik irabazi dau. Emakumeetan, Deustu zan faborito nagusia, baina, Ondarruk irabazi dau. Lehen luzean estu hartu eben alkar deustuarrek eta ondarrutarrek, batera heldu ziran ziabogara. Bigarrenean, Antiguako Ama askoz hobeto ibili zan olatu gainean, eta 22 segundoko aldeaz sartu zan helmugan. Nahia Badiola arraunlariagaz egin dogu berba Lau Haizetara saioan. Pozik eta gogotsu dagoz Ondarroako arraunlariak.