Aretxabaletako Abasolo baserrian martxan da Behizain Eskolea. Oñatiko artzain eskolaren esperientzian oinarrituta, Jaurlaritzak Behizain eskolea bultzatu dau. Kalidadezko prestakuntzea eskainiz esnetarako behien azpisektorearen egoera gatxari bueltea emon gurean dabilz Julen Abasolo eta bere anaia.
260 behi eta 80 bat hektarea daukiez. Urtebete daroe martxan, eta esperientzia ona izan dala esan deuskue. Bost mutil izan dabez baserrian ikasten. Ikastaroa lau hilabetekoa izan da, urritik martira. Goizetan laubat ordu egin dabe lanean baserrian, eta astean birritan albaiteruek klase teorikoak emon deutsiez eta beste ikuilu batzuk ikusteko aukerea be izan dabe.