2020. urtean bete ebazan 75 urte Zaldibarko Koral Alkarteak. Asteon hasiko dira urteurrena ospatzen. Durangoko Orfeoiaren emonaldia eskeiniko da hain zuzen. Ekitaldi gehiago izango dira garagarrilean zehar, urrian eta zemendian. Antton Burgoa alkarteko kideak gogoratu dauanez, musikeaz gain, beste arlo batzuetan be egin eben lan sasoi baten. Koral alkartearen sortzaileek egindako lanak ez dauala etenik izan azpimarratu dau Burgoak. Aurrekontuak lagundu ezkero, Benito Lertxundiren kantaldia izango da zemendian, urteurreneko ekitaldiakaz amaitzeko.