Caritas Bizkaia-k zapatuan ospatuko dau Karidade Eguna Gernika-Lumon. Aurten Bizkaiko V. bikariak antolatzen dau ospakizuna. Goizeko 10:00etan alkartuko dira Andra Mari parrokian. Iñaki Malaxetxebarria boluntarioak azaldu deuskunez, Caritas-eko boluntarioak batzeko eta egiten daben lana aitortzeko eguna izaten da.