Joseba Atxutegi: "Mediku gehiago eukiteko preminazko neurriak hartu behar dira"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2022ko eka. 14a, 13:17

Lehen mailako arretan dagoan familia medikuen eta pediatren gabeziak zer esana emoten jarraitzen dau. Osasun sailburuak joan dan astean esandakoa argitzeko eta zehazteko azalpenak emongo dauz Legebiltzarrean. Gotzone Sagarduik atzo barriro esan eban ez daukela Osakidetza pribatizetako asmorik. 

Bizkaiko Medikuen Alkargoko presidentearen Joseba Atxutegiren ustez, aldaketa batzuk eta preminazko neurri batzuk hartu beharko dira, familia-mediku nahikorik ez dagoalako. Neurri horreek ezin dira luzatu denporan, etorkizunari begira sistemea aldatu beharra dago Atxutegiren eretxian.

Osorik irakurri