Pentsinodunen bizikleta martxea Bizkaira helduko da gaur

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2022ko eka. 14a, 13:11

Pentsino duinak aldarrikatzeko bizikleta martxa bat egiten dabilz Hego Euskal Herriko pentsinodunak. Pentsinodunen mugimenduak antolatu dau bizikleta martxa hau. Lehenengo etapea atzo egin eben Donostiatik Azpeitira, eta gaur goizean Azpeititik Ondarroaruntz urten dabe. Bizkaian zehar jarraituko dabe zapaturarte; bihar Ondarroa eta Zornotza arteko etapea egingo dabe. Pentsinodunen aldarrikapenak ezagutzen emoteko beste modu bat da martxa hau.

"Goizeko Izarretan" saioan eduki dogun Carlos Etxebarriak azaldu deuskunez 13 etapa izango dira guztira, hilaren 25ean bukatuko da.  
Donostian amaituko da pentsinodunen lehen bizikleta martxa hau eta Donostian manifestazinoa egingo dabe. Etapa guztietan 17 lagunez osotutako talde bat dabil, baina herri bakotxean hainbat dira lagun horreekaz bat egiten dabenak. Lehengo astean Diputaduen Kongresuan pentsinoen lege proiektuaren zati baten inguruko botazinoa egin eben. Euskal Herriko pentsinodunen mugimendua lege proiektu horren tramitazinoaren aurka agertu da.

Osorik irakurri