Ekuadorren indigenen alderdiko burua, Leonidas Iza atxilotu dabe. Iraide Donaire durangarrak urteak daroaz Ekuadorren, eleizbarrutiko misinoen bitartez hango hainbat komunidaderi laguntzen. Berak esan deusku atxiloketa legez kanpokoa izan dala, indarkeria erabilita burutu dabela, atzo goizaldean.
Egoerea ez da ona Ekuadorren. Kriis larria bizi dabe eta igaz, Guillermo Lasso presidente izentau ebenetik, krisiak txarrera egin dauela esan deusku Donairek.