Sarek 14 urte daukaz eta "El Canto del Abismo" izeneko bere bigarren elaberriagatik, Jordi Sierra I Fabra saria irabazi dau. Jordi Sierra idazleak berak emon deutso asteon saria Larramendi Ikastolan egin dan ekitaldian. Sari hau irabazi dauan idazle gazteena da. 10-11 urtegaz hasi zan idazten. Lagun batek esanda animau zan sariketara aurkeztera eta uda osoa emon eban "El Canto del Abismo" liburua idazten 13 urte eukazanean. Fantasiazko lana da, oinarri klasikoa dauana baina buelta bat emonda, Sare beraren esanetan. Orain, bere hirugarren elaberria idazten ari dala esan deusku.