KAE 1 ligea domekan hasiko da Pasaian. Bizkaiko 3 traineru lehiatuko dira aurten: Arkote, Busturialdea eta Deustu. Hiruretan indartsuena Plentzitarra da. Bizkaiko Txapelketan be halan erakutsi dau. Gorka Etxeberria entrenatzaileagaz egin dogu berba. Dino euren asmoa goian ibilitea dala, banderak irabazteko lehian.