Enpresa industrialentzat 202a urte gatxa izango dala uste dau ASLE erakundeko gerenteak. Jone Nolte izan dogu goizean Bizkaia Irratian eta berak esan deusku 2021a urte ona izan dala industriako enpresentzat, baina 2022an zailtasunak izango dabezala, kostuakaitik. Energia eta lehengaiak asko garestitu dira, eta prezioek goruntz jarraitzen dabe.
ASLE erakundeak 40 urte bete dauz. 2020an Euskadiko 509 lan alkarte egozan ASLEn batuta. Lan alkarte horreetan sei mila langiletik gora dagoz. Lan alkarte gehienak, %48, zerbitzuen sektorekoak. %40 industria arlokoak eta eraikuntza arloko eta beste arlo batzuetakoak. Lan alkarteei laguntzeko fiskalidade ereduaren aldaketea ezinbestekotzat ikusten dabe ASLEn. Gipuzkoan eta Araban daukiezan neurri garrantzitsu batzuk Bizkaian be izatea lortu nahiko leukie.