Roberto Uriarte: "Hurrengo hauteskundeetan abstentzinoa mantenduko balitz PSOE eta Unidas-Podemosen gobernua kolokan egon leiteke"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2022ko eka. 20a, 12:19

Andaluziako hauteskundeetan ezkerrak lortutako emaitzak txarrak izan dirala azaldu deusku Unidas Podemoseko diputaduak. Alderdi Popularrak gehiengo osoa lortu dauenez, ez dau Vox-en beharrik izango eta Vox gobernu baten ez egotea albiste ona dala uste dau Uriartek. Frantziako Asanbladarako hauteskundeetan Ipar Euskal Herrian izandako emoitzei buruz be berba egin dogu. Melenchonen emoitza aurreikusten zala zehaztu dau Uriartek ez horrenbeste Le Penek bozketan izandako hazkundea.  

Abstentzinoa handia izan da bi hauteskundeetan eta Espainiako hauteskundeetan abstentzino hori mantendu ezkero, Unidas Podemos eta PSOEren arteko gobernua kolokan egon daiteke Uriarteren eretxian. Diputadu bizkaitarragaz Atzerritartasun Legearen malgutzeaz, NATOren kontra deitutako manifestazinoez eta justizian dagoan epaiketa kopuru handiaz be berba egin dogu. 

Argazkia: Europa Press

Osorik irakurri