Beroak pertsonei ez eze animaliei be eragiten deutse. Berrizko Aiarbi baserrian 500 abelburu daukez, gehienak esne behiak dira. Baina okelarako behiak be badaukez, 30 bat. Beroari aurre azken honeek egiten deutse hobeto, gitxiago jaten dabelako. Aitor Biritxinaga, Aiarbi baserrikoak azaldu deusku zelako pabiloia dauken behientzat, eta zelan zaintzen dabezan batez be, bero egiten dauenean.
Behia arnasestuka hasten da bero danean. Batez be arazoa esnea emoten daben behiek dauke. Txahalak hobeto daroez tenperatura bero honeek. Beste alde batetik, behien jatekoari buruz itaunduta, artoa, bedarra eta zerealak jaten dabez. Pentsua. Prezioaren igoerea ikaragarri igerri dabela esan deusku Biritxinagak. Jatekoen prezioak gora egin dau bai, baina baita argindarrarenak be. Kasu honetan hirukoiztu egin da prezioa.