4.200 € lortu dauz TropELA Bira ekimenak

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2022ko eka. 21a, 14:10

 Asteburuko tenperatura altuek ez eben erronkea eragotzi eta TropELA Bira ekimen solidarioa egin zan zapatuan. DalecandELA alkartekoakaz batera, Bermeoko Ziklistek Bermeo, Donostia, Gasteiz eta Bilbo batu ebezan, pedalkadaka. Ia 400 kilometro egin ebezan, ELA gaixotasuna bistaratu eta ikerketarako diru funtsak batzeko asmoz. Jon Axpek azaldu deuskunez, 29 txirrindularik urten eben Bermeotik. Eta Mikel Landa txirrindulariak edota Mikel Artetxe eta Roberto Laiseka ziklista ohiek be parte hartu eben. Dohaintzatan 4.200€ batu dabez eta AdELA Euskal Herria federazinoarentzat izango dira. 

 

 

 

 

Osorik irakurri