Euskadin kontsumitzen dogun energiaren ehuneko 90a kanpotik dakargu. Menpekotasuna murriztu beharra dago. Energiaren Euskal Erakundeko zuzendariak Iñigo Ansolak argi dauko energia barriztagarrien alde egin behar dogula; eta energiarik onena erabilten ez dana dala.
Energia transizinoan gasa lagungarri izan daiteke eta Euskadin lurpean gasa daukagun arren, lege batek hori atarateko proiektua eten eban.
Eztabaidea egon zan bai, baina eztabaida hori amaitu zala gogoratu desuku Iñigo Ansolak eta orain bat egin da, barriztagarrien alde egin behar dala.
Barriztagarrien teknologien artean Euskadin pisu handiena biomasak dauko, %62koa. Menpekotasuna murriztu egin behar dogu, baina ingurumenean ez dogu inpakturik nahi, oreka lortzea gatxa dala onartu deusku Energiaren Euskal Erakundeko zuzendariak, baina ekin egn behar jakola.